Bernardino de Melgar
Bernardino Melgar Abreu (Arrasate, 1864ko urriaren 15a - Madril, 1942ko urtarrilaren 11) avilatar aristokrata, politikaria eta bildumagilea izan zen. 1893tik aurrera Benavitesko markesa eta 1910etik aurrera San Juan de Piedras Albaseko markesa izan zen. Alderdi Liberal-Kontserbadorearen kidea, diputatua izan zen.
1918an Historiaren Errege Akademian sartu zen. Humanista gisa, Teresa Jesusenaren figura, tauromakia, etnografia eta Ávilako historia aztertu zituen.