Koldo Biguri
Juan Luis "Koldo" Biguri Otxoa de Eribe (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 25a) euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. Jaioterrian Euskal Filologia ikasi ondoren, itzulpengintzan dihardu 1992az geroztik. Txikipediaren bultzatzaileetako bat da.