Beatriz Arzamendi
Beatriz Arzamendi Zeziaga (Arrasate, 1961eko urtarrilaren 24a) gipuzkoar musikagilea da.
Arrasate Musical Akademian hasi zituen Musika ikasketak, eta biolina landu zuen bereziki. Ondoren, Donostiako Goi Kontserbatorioan eta Madrilgo Goi Errege Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak. Harmonia, Kontrapuntu eta Konposizioko goi-mailako irakasle titulua eta Abesbatza eta Orkestren Zuzendaritza titulua eskuratu zituen Madrilen. 1985ean, Madrilgo Udaleko Musika Liburutegiko Ganbera Orkestra sortzeko lanean ibili ondoren, bertan dihardu, eta lehendabiziko biolina da. 2006. urtetik aurrera emakume konpositoreen musikaren zabalkunde-proiektuan lanean dihardu.
2021ean SGAE Fundazioak eta AEOSek Beatriz Arzamendi aukeratu zuten estatu mailako orkestren errepertorio sinfoniko garaikidea handitzeko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak egindako proposamenari jarraituz aukeratu zuten eta Sorginen soinua izenburua jarri zion obra sortu zuen.