Valeria Ros
Valeria López-Tapia Velasco (Getxo, Bizkaia, 1986ko urriaren 5a), Valeria Ros izen artsitikoaz ezagunagoa, bizkaitar irrati-esataria eta umoregilea da.
2004 eta 2009 bitartean Ikus Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Salamancako Pontifize Unibertsitatean. Comedy Central telebista-kateko Central de cómicos saioan hasi zen umore-bakarrizketari.
2019ko uztailaz geroztik La Sexta telebista-kateko Zapeando saioan kolaboratzen du.