GaurkoanZer?

Kepa Junkera

Efemeridearen irudia

Kepa Junkera Urraza (Errekalde auzoa, Bilbo, 1965eko apirilaren 10a) Euskal Herriko musikaria da, gaur egun mundu osoan den trikitilaririk ospetsuenetarikoa. Munduko beste musika mota batzuekin bilatu dituen bat-egiteak hasiera-hasieratik ohikoak izan dira bere lanetan. Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste. Lur Soinuak musika-eskolaren arduradun nagusia da, bai eta Euskal Txalaparta Konpainiarena (ETXAK) eta BALEA grabatze-estudioarena ere.

Argazkia: © paulbaker / Wikimedia Commons / CC BY 2.0
Partekatu:

Kepa Junkeraren efemerideak: