Bertol Arrieta
Bertol Arrieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1975eko ekainaren 2a) euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria da. Gidoigintzan ere aritua, narraziogintza izan da Arrietaren jarduera nagusia. Hala, bi ipuin-libururen egilea da: “Txikira beti hordago!” (Erein, 2004), eta “Alter ero” (Susa, 2012). Era berean, haur eta gazte literaturako hainbat liburu idatzi ditu, baina 2021eko udazkenean kaleratu zuen helduentzako bere lehen nobela, “Gezurra berdaderoa” (Elkar) komedia erotikoa. urte bereko Café Bar Bilbao antzerki saria irabazi zuen “Zure sotoko ardoa” bere lehen antzezlanarekin.2003an hasi zen idazten, Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen orduan, What a Wonderful World narrazioarekin. Harrezkero ipuinak idazten jarraitu zuen, aldizka, informatikako irakasle eta ikertzaile zen bitartean, baina lanbide hori utzi zuen 2015ean idazle, zinemagile, gidoigile izateko bidean buru-belarri sartzeko.