Fredi Paia
Fredi Paia Ruiz (Algorta, Bizkaia, 1981) bertsolaria, etnografoa eta musikaria da.
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, diziplina berean masterduna (espedienterik onenaren saria eta ohorezko matrikula kalifikazioa) eta egun doktorego tesia egiten ari da: Uztartze merkatuak kultur eta sormen ondasun eta zerbitzuentzat.
Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan da. 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere izan da. Berria, Euskaldunon Egunkaria egunkarietan iritzigile izan izan da (2000-2011)eta Gara egunkarian euskarazko iritzigilea da egun (2011-2019).