GaurkoanZer?

Joxe Iriarte

Efemeridearen irudia

Joxe Iriarte Zabaleta, ezizenez Bikila (Errenteria, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 13a) politikaria eta euskal idazlea da. ETAn eta ETA-VI.ean ibili ondoren, Liga Komunista Iraultzailearen (LKI) sortzaileetako bat izan zen. 1990ean Euskadiko Mugimendu Komunistaren (EMK) eta LKI alderdien bategitea bultzatu zuen. Bategite horretatik Zutik alderdia sortu zen. 2002an Euskal Herritarrokeko batzarkide izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. 1999an oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Borrokaren gorrian, eta 2001ean, eleberri bat, Ekaitz aroa. Beste obra batzuk: ¿Los obreros tienen patria? (1991); Orereta, herri borrokalari baten historia (1996, Luis Elberdinekin elkarlanean). Egun, Gorripideako eta Altenatibako militantea da.

Argazkia: © Alternatiba / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0
Partekatu:

Joxe Iriarteren efemerideak: