Jesus Mari Olaizola
Jesus Mari Olaizola Lazkano, Txiliku bezala ezaguna, (Zarautz, Gipuzkoa, 1951ko apirilaren 15a) euskal idazlea da. Euskal idazle hau, batik bat, haur eta gazte literaturan egindako lanagatik da ezaguna nahiz eta helduentzako literaturan inkurtsioren bat egin duen. Ahozko literatura atsegin du: igarkizunak, kantu eta esaera zaharrak, jolaserako erretolikak, ahokorapiloak...