GaurkoanZer?

Fasio Arandia

Efemeridearen irudia

Bonifazio Arandia Uriarte, Fasio, (Elexalde edo Mikele auzoan jaioa, Igorren, Bizkaia, 1909ko abuztuaren 30a -1987), Bizkaiko soinujole, trikitilari ezaguna izan zen, batez ere Maurizia Aldeiturriaga abeslari eta pandero jotzailearekin, eta Leon Bilbao alboka jotzailearekin egindako lanengatik. Igorreko Elexalde auzoan jaioa, soinujole ezaguna izan zen. Bere lehen eskusoinua ilara bateko akordeoi bat izan zen. Gero trikitia erosi zuen. Hamahiru urterekin hasi zen plazan jotzen. Urte askotan utzita egon ondoren, 1971ean itzuli zen, txapelketa bat irabaziz. Arteagako Benantzio Bernaola Karakol hil ondoren, beronen emaztea zen Maurizia eta Leon Bilbao albokariarekin batu zen entzute handiko hirukotea osatzeko. Bizkaiko trikiti estiloa zabaldu zuten plazarik plaza.

Argazkia: © Gorkaazk / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Fasio Arandiaren efemerideak: