GaurkoanZer?

Toti Martinez de Lezea

Efemeridearen irudia

Toti Martinez de Lezea (Gasteiz, Araba, 1949) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingelesetiko, frantsesetiko eta alemanetiko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, eta Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da. Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu, euskaraz, bai eta saioak zuzendu ere.

Argazkia: © Javier Mediavilla Ezquibela / Wikimedia Commons / CC BY 2.5
Partekatu:

Toti Martinez de Lezearen efemerideak: