Juan Manuel Basurko
Juan Manuel Basurko Ulazia (Mutriku, 1944ko urtarrilaren 22a - Donostia, 2014ko martxoaren 20a) futbolari eta apaiz katolikoa izan zen.Bere futbol ibilbidea apala izan arren, Ekuadorren oso ezaguna bihurtu zen: apaiza zela, Barcelona Sporting Club taldearen historiako pasarte oso famatuaren protagonista izan baitzen: La Hazaña de La Plata izenez ezagutzen dena.