Antonio Valverde
Antonio Valverde Casas, ezizenaz Ayalde (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko urtarrilaren 17a - Oiartzun, Gipuzkoa, 1970eko uztailaren 28a) margolaria, grabatzailea, publizista, industrialaria eta euskal idazlea izan zen..
Garrantzi handiko margolaria izan zen XX. mendeko Euskal Herriko pinturaren eta artearen historian, izan ere, 1936ko gerraren aurreko eta ondorengo belaunaldien zubi lana egin zuen. Joera berriak landu zituen lan askotan, kubismoarenei eta fauvismoarenei besteak beste.