GaurkoanZer?

Juan Garzia

Efemeridearen irudia

Juan Garzia Garmendia (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Joxerra Garzia idazle eta irakaslea anaia du. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik. Itzulpengintzan egindako lanekin batera, gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu.2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Argazkia: © Argia - Dani Blanco / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0
Partekatu:

Juan Garziaren efemerideak: