Koldo Chamorro
Koldo Chamorro de Aranzadi (Gasteiz, 1949ko abuztuaren 20a -Iruñea, 2009ko urriaren 16a) arabar argazkilaria izan zen. Alabern taldeko kide zelarik, bertan antropografia eta etnologia jorratutako dokumentalak egiten zituen. Haren gaien artean kulturarekin lotura handiko gauzak aurkitzen ditugu: zezenketak, erritu kristauak, sinbolo nazionalistak...Beste autoreekin batera, Koldo Chamorroren lana espainiar argazki dokumentalaren bideak ireki zituen 70. hamarkadan. Bere lanetan espainiar mundu ruralaren tradizio erlijiotsu eta paganoak biltzen zituen. Zuri-beltzaren konposizioarekin eta nagusitasunarekin , bere argazkien argi eta itzalekin eta mezuaren sakontasunarekin zuen maisutasunak garaiko argazkilari espainiar onenetako bat bihurtu zuen.