Ignacio Tabuyo
Ignacio Tabuyo (Errenteria, 1863ko urriaren 18a - Donostia, 1947ko martxoaren 26a) gipuzkoar baritonoa izan zen. .
Donostian arkitektura ikasi ondoren, abesteari ekin eta Italian Antonio Selva izan zuen irakaslea. Brescian debutatu eta hainbat opera abestu zituen.Bere antzezlan aipagarrienen artean, Lohengringo Madrilgo Errege Antzokian Julian Gaiarrerekin izan zuen parte-hartzea, Buenos Airesko Colon Antzokian Carusorekin batera eginikoa eta Arrietaren Gloria a Gayarre Kantataren estreinaldia daude.