GaurkoanZer?

June Arbeo Sarriugarte

Efemeridearen irudia

June Arbeo Sarriugarte (Durango, Bizkaia, 1999ko otsailaren 4a) bizkaitar atleta da. 2021eko ekainaren 13an, Valentzian jokatu zen 3.000 oztopo proban, 23 urtez azpiko mailan, Euskadiko errekorra hobetzea lortu zuen. Espainiako inoizko bigarren markarik onena ere egin zuen. 10.02.36. Denbora horri esker Europako txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka eskuratu zuen.June Arbeok, Scorpio taldeko korrikalariak, 2022ko maiatzean berea zen errekorra hobetu zuen Euskadiko errekorra 3.000 metroko oztopo proban. Huelvako meeting-ean 18 segundotan hobetu zuen. Orain, senior mailako marka berria honako hau da: 9.44.83. Senior mailan Europako txapelketetarako 4 segundutara gelditu da.

Argazkia: © Maria Mentxaka / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

June Arbeo Sarriugarteren efemerideak: