GaurkoanZer?

Guillermo Roa

Efemeridearen irudia

Guillermo Roa Zubia (Donostia, 1968) kimikako doktorea zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea da. Euskadi Irratian 1995etik ematen duten Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren ahotsa eta arduradun nagusia da 2005etik. Euskal Telebistako Teknopolis saioan marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak egiten ditu. Elhuyar Fundazioak sustatzen ditu programa horiek.Kimika ikasi ondoren 1999an doktorego-tesia egin zuen zetena eta isozianatoen egituraz eta erreaktibotasunaz Jesus Maria Ugalde eta Fernando Cossio-ren zuzendaritzapean.Ondoren Elhuyar aldizkarian dibulgazio-artikuluak idazten aritu zen lau urtez. 200 baino gehiago dira Inguma datu basean dauden bere artikuluak. Geroago Elhuyarren eta EITBren eskutik Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolis telebista-saioan aritu zen, Oier Araolaza utzi zuenean Roa Nagore Rementeriarekin hasi zen.

Argazkia: © Berria, Edu Lartzanguren / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Guillermo Roaren efemerideak: