GaurkoanZer?

Bixente Goikoetxea Errasti

Efemeridearen irudia

Bixente Goikoetxea Errasti (Ibarra, Aramaio, Araba, 1854ko apirilaren 5a – Valladolid, Espainia, 1916ko apirilaren 9a) musikagilea izan zen. Zuzenbide ikasketak egin eta hainbat enpresatan legegizon moduan aritu zen, musikarako grina bide batez lantzen zuelarik, hogeita hamabost urte zituela apaiz izateko erabakia hartu zuen aurretik. Valladolideko katedraleko musika zuzendaritza 1890an oposaketan irabazi ondoren, eliz kantagintzaren duintasuna zaintzea izan zuen amets. Goikoetxea izan zen XIX. mendean gainbehera nabarmena jasandako eliz musikaren berreskuratzaile nagusia. Obra asko konposatu zuen, denak erlijioso arloan sortuak. Guztiz pertsonal eta bere-berea zuen musika egiteko era. Bere armoniari euskal musikarien sena zerion eta, doinu iturri aberatsa erakutsiz, ezin hobeto darabil kontrapuntu klasikoaren zorroztasuna, Gasteizko apaizgaitegia da haren musika-eskubideen onuraduna.

Argazkia: © Zarateman / Wikimedia Commons / CC0
Partekatu:

Bixente Goikoetxea Errastiren efemerideak: