Jon Bagues
Jon Bagues Erriondo (Errenteria, Gipuzkoa, 1955eko ekainaren 15a) gipuzkoar musikaria da. Musikaren Historian doktorea eta artxibozaina da ikasketaz.1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren eraketan parte hartu zuen eta bertako buru izan zen 1990 eta 1996 urteen artean, zenbait Koadernoetako aleak koordinatu zituen garai hartan. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen. Musika kulturaren animatzaile eta sustatzaile gisa nabarmendu da bere ibilbide osoan zehar.
Euskal Herriko musika-ondarea bildu, kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen Musikaste jaialdiko zuzendaria ere bada. 1985ean Peñaflorida Kapera sortu zuen, antzinako musika ikertu eta zabaltzeko. Musika-irakasle gisa ibilbide oparoa egin du, aholkulari izan da hainbat musika-erakunderena eta euskal musika zabaltzeko lan nabarmena egin du hedabideetan.