Juan Ignazio Uranga
Juan Ignazio Uranga (Errenteria, Gipuzkoa, 1863 - Donostia, Gipuzkoa, 1934ko apirilaren 24a) euskal olerkaria eta Donostiako Parte Zaharreko bizargina izan zen. Sari ugari jaso zituen bere olerkiei esker, gehienak Euskal-Esnalea eta Euskal-Erria adizkarietan plazaratuak.
Obra nagusiak: Urtearen lau erak (1887), Ama euskera (1890), Loreak on Antonio Oquendori bere talluntzaren aurrean (1895), Aritzaren zumo gozua (saiakera dramatikoa, 1896), Umezurtza (J.M. Arrietarekin batera idatziriko komedia, 1896), Izar (1898), Enaden elkartasun maitia (1899), Manu (komedia, 1900), Udaberriya (1902), Biursarriyak eta kikirrak udaberriyari (1904) eta 1908-1915 urteetan idatziriko hainbat bakarrizketa dramatiko (Ero algara, Amets bat dirudi, Euskaldun bat, Au mundua, Ostatuan, maitasuna, Gizon galanta, Osasungaya, Nekazariya, mani, mari-Mikela, Nere diruak, Zein da nire zale?, Sorginak). Bereak dira, halaber, Aideko txoriya (1916), Mari (1917) eta Manu dantzaria (1917) obrak.