Alaia Gaztelumendi Mendarte
Alaia Gaztelumendi Mendarte, ALAIART izenez ezaguna (Oiartzun, Gipuzkoa, 1993) margolaria, muralista eta arte plastikoetan irakaslea da.
Bere unibertso piktorikoa lerroz eta kolorez beterik dago. Lerro jarraiaren bitartez bere emozioak eta interesak azaleratzen ditu. Errepresentazio hauetan, emakumearen irudia eta elementu naturalak presentzia handia dute. Gizaki eta naturaren arteko oreka etengabea bilatuko balu bezala. Erabiltzen duen gama kromatikoari erreparatuz, lur kolore naturalak, okreak eta berdeak nagusitzen dira. Maiz lerroaren eta kolore orbanen arteko erlazioarekin jolaste du esanahi berriak sortze bidean.
Muralismoaren esparruan, oihartzun bereizgarria izan dute gune publikoan jorratu dituen azken proiektuak. Hala nola; “Zaindu ditzagun gure bazterrak” eta “ Putzu Haundira” 2021. Zeinetan herritarren parte hartzea sustatu baituen espazio urbanoaren trasformazioaren bidean. Komunitatearentzat esanguratsuak bilakatuko diren mural kolektiboak burutzeko asmoz.
Alaiaren lanaren beste berezitasun bat teknikaren alorrean topa dezakegu. Margoa eta mosaikoa uztartzen baitu maiz bere hormetako diseinuetan