Txomin Garmendia
Txomin Garmendia Galartza (Berrobi, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 3a - ibidem, 2022ko irailaren 15a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.
Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea, bere kabuz ikasi zuen eta bizitzan zehar hainbat lan egin zituen: nekazaria, arotza, taxilaria, liburu-saltzailea eta Berrobiko alkatea besteak beste. Burgosen egiten ari zen soldadutzari buruz "Zeruko Argia" aldizkarian argitaratu zituen bertsoengatik espetxeratu zuten. 50eko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren txapeldunordea eta 1967ko txapelduna izan zen. 1980an istripu batean eritu eta idazteari ekin zion. Bere idatzitako lanen artean bertso liburuak eta kontakizunak daude.