Maria Teresa Arbide Garayar
Maria Teresa Arbide Garayar, (Maittere) (Oiartzun, Gipuzkoa, 1936ko azaroaren 22a) Mariaren Frantziskotar Misiolarien Institutuko (FMM) nazioarteko moja misiolaria eta urte luzez Kongregazioko ardura garrantzitsuak bete dituena.
Erlijio bizitzarako Maria Teresita del NiƱo Jesus izena hartu zuen. Tunisian, Erroman, Zairen, Suitzan, Madagaskarren, Frantzian... Hainbat proiektutan lan egin du. Horrez gain, aholkulari orokor kargurako hautatua izan zen, eta hori dela eta, hamabi urtez mundu osoan barrena ibilia da koordinazio lana egiten.