Jose Mari Aleman
José María Alemán Amundarain (Urretxu, 1948ko abuztuaren 6a) ilustratzaile gipuzkoarra da. Donostian arte eta dekorazio ikasketak egin zituen eta urteak eman ditu dekoratzaile eta eszenografo lanetan; ETBko hainbat saiotako eszenatokien sortzaile izan zen 80ko hamarkadan. Hala ere, hainbat aldizkari eta argitaletxerekin egin du lan eta 1968az geroztik.