GaurkoanZer?

Eduardo Txillida

Efemeridearen irudia

Eduardo Txillida Juantegi, nazioartean Chillida erdal grafiaz ezagunagoa, (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - ib., 2002ko abuztuaren 19a) eskultorea izan zen, eta euskal herritar eskultore famatuena dugu orain ere. Haren lan ezagunenetariko bat Donostian dagoen Haizearen orrazia da. Txillidaren lanak dira, orobat, Gipuzkoa Donostia Kutxaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste. 2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zen. Kanarietako Fuerteventura uharteko Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen gipuzkoar artista hiltzean. Alzheimerrak jota, bere azken urteetan Txubillon familiak zuen etxean bizi izan zen.

Argazkia: © Paco MarĂ­ / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0
Partekatu:

Eduardo Txillidaren efemerideak: