Luzia Sagastasoloa
Luzia Sagastasoloa Urtiaga (Mallabia, Bizkaia, 1912ko otsailaren 11a - Gasteiz, Araba, 1999ko abuztuaren 10a) Errepublika garaiko andereƱoa izan zen. Magisteritza ikasketak egin zituen Bilbon eta Zientzia Kimikoetan lizentziatu zen Santiago de Compostelan. 35 urte zituela moja sartu zen eta Vedruna argitaletxearen sorrera bultzatu zuen.