Paben Loidi
Fabian Loidi Peña edo Paben Loidi (Añorga, Donostia, Gipuzkoa, 1909ko abenduaren 22a - Igeldo, Gipuzkoa, 1985eko apirilaren 8a) euskal olerkaria izan zen. Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen, 1935ean. 1945etik aurrera, Igeldoko apaiza izan zen.