GaurkoanZer?

Mikel Oyarzabal

Efemeridearen irudia

Mikel Oiartzabal Ugarte, kirol arloan Oyarzabal, (Eibar, 1997ko apirilaren 21a), gipuzkoar futbolaria da. Real Sociedad taldean jokatzen du aurrelari gisa. Lehen mailako debuta, titular gisa, Anoetan egin zuen, Betisen aurka, 2016ko urtarrilaren 31n.Realeko kadete-taldean hasi zuen bere ibilbidea Zubieta aldean. Ezkertia da. Aurrelari moduan aritzen da futbol-zelaian, eta, batzuetan, erdiko aurrelari postuan egin du lan. Baloia kontrolpean duenean, oso zaila da inork lapurtzea, erraz egiten ditu driblinak, eta gogor jarduten du arerioa presionatzen.

Argazkia: © Rolandhino1 / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Mikel Oyarzabalen efemerideak: