GaurkoanZer?

Josune Gorostidi

Efemeridearen irudia

Josune Gorostidi Elgarresta (Txarama, Leaburu, Gipuzkoa, 1967ko azaroaren 6a) gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria da. Txirrindularitza utzi ondoren, lokotx biltzaile( euskal herriko txapeldun geratu zen bi aldiz) , sokatiralari, trontzalari (euskal herriko txapeldun hiru aldiz) eta segalari jardun zuen. 1990ean eta 1991n Espainiako pistako txirrindularitza txapelketa irabazi zuen jazarpen modalitatean. 1991 urtean ere, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen. Ibarra Sokatira Taldean tiralari bezala hasi zen 2014ean, Euskal Herriko sokatira federazioak ofialtasuna lortu zuen. Taldeko kide zela, Munduko sokatira txapelketan bi aldiz hirugarren postuan geratu zen, Irlandan eta Txinan. Honetaz gain, Euskal Herriko goma gaineko txapeldun izan zen 260 kilotan 2014ean eta 2015ean. Gaur egun Gaztelun bizi da.

Argazkia: © Ataria.eus / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Josune Gorostidiren efemerideak: