GaurkoanZer?

Paco Rabanne

Efemeridearen irudia

Paco Rabanne, berezko izenez Francisco Rabaneda Cuervo, (Pasaia, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 18a - Portsall, 2023ko otsailaren 3a) jostuna eta moda diseinatzailea izan zen, munduko ospetsuenetako bat. Moda marka propioa sortu zuen, Paco Rabanne izenekoa. Arkitekturako ikasketak egin ondoren Parisa joan zen eta jostundegi bat zabaldu zuen 1967an. Plastikoan oinarritutako jantziak egin zituen lehena izan zen. 70. urteetan ehun tradizionalak erabiltzen hasi zen baina haiei bere ukitu bereziak ematen zizkien (narrastien larrua imitatzen dituzten ehunak adibidez) kolore bortitzen arteko kontrastearen eta zilarraren edo urrearen distiraren bila.

Argazkia: © Paintgol (Olena Golub) / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Paco Rabanneren efemerideak: