Igor Leturia
Igor Leturia Azkarate (Arrasate, Gipuzkoa, 1971eko apirilaren 28a) informatikaria eta ikertzailea da. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko aditua izanik hizketa-teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren.Parte hartu du euskararako hainbat aplikazio informatiko plazaratzen, adibidez: laguntzaile birtualak, bideo-transkripzio automatikoa (aditu.eus), eta diktaketa.Informatika gaiei buruz 88 artikulu idatzi ditu dibulgazio mailan, gehienak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian, baina irratian ere aritu da. Informatikan eta Teknologia berrietan sortzen diren diren osagai eta aplikazio berritzaileak aztertzen ditu artikulu horietan.Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailburuetako bat da 2019tik.