GaurkoanZer?

Jon Maia

Efemeridearen irudia

Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko ekainaren 25a) bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua. Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera, azkena 2009an. Halaber, irakasle lanetan dabil edo ibili da hainbat tokitan, baita euskara irakasle ere. Azkenik, Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Aipatzekoa da dokumentalen artean Quebecera egindako bidaia kontatzen duena, elkarte horrekin egindakoa ("Apaizac Obeto"). Baita "Gazta zati bat" lana ere, 'Gure Esku Dago' mugimenduaren aitzindaria izan zen 'Nazioen Mundua'-ren lana islatzen duena.

Argazkia: © https://www.flickr.com/people/www_ukberri_net/ / Wikimedia Commons / CC BY 2.0
Partekatu:

Jon Maiaren efemerideak: