GaurkoanZer?

Rufi Etxeberria

Efemeridearen irudia

Rufino Etxeberria Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1959ko apirilaren 22a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikaria da. Ezker abertzalearen historian rol garrantzitsua jokatu du. Lizarrako Akordioaren aurretik eratutako Irlandako Foroaren sustatzaileetako bat izan zen, 1997an Herri Batasunaren Mahai Nazionalarekin batera sartu zuten kartzelara. 2005etik 2007ra Loiolan eginiko elkarrizketatan Ezker Abertzalearen negoziatzaile izan zen. Berriro kartzelatua, 2009ko irailaren 7an irten zen kalera, eta urriaren 13an berriro atxilotu zuten Arnaldo Otegi, Rafa DĂ­ez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz RodrĂ­guezekin batera. Egun batzuk geroago libre atera zen. 2010eko ekainaren 20an Eusko Alkartasunarekin sinatutako Lortu Arte akordioaren lehen sinatzailea izan zen. 2011ko otsailaren 7an Sortu izeneko alderdi berriaren aurkezpenean parte hartu zuen, Bilboko Euskalduna jauregian eginiko ekitaldian.

Argazkia: © Theklan / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Rufi Etxeberriaren efemerideak: