GaurkoanZer?

Bruno Villarreal

Efemeridearen irudia

Bruno Villarreal Ruiz de Alegria (Larrea, Barrundia, 1802ko ekainaren 24 - Gasteiz 1860) jeneral karlista arabarra zen. Tropa konstituzionalisten kontra borrokatu zen (1821). Lehen Gerra Karlistan Arabako boluntario-batailoia antolatu zuen (1833) eta Don Karlosen alde egin zuen. Hogei urte zituenean gudarostean sartu zen eta handik gutxira, Burundan eta Logroñon borrokatu ondoren, kapitain egin zuten. Nazarren, Azarten, Muruartederretan, Lizarran eta Altsasun lortu zituen garaipenei esker koronel egin zuten Lorturiko garaipenei esker, Arabako komandante nagusi (1834) izendatu zuten. Bilboko lehendabiziko setioan parte hartu ondoren mariskal egin zuten (1835), iparraldeko armada karlistaren buru (1836) eta Don Karlosen laguntzailea izan zen. Fernández de Córdoba jeneral liberala garaitu zuen Jurramendin eta 1836. urteko Arlabango guduan ihes egitera behartu zituen gudaroste liberalak. Bergarako hitzarmena sinatu zenean Bordelera ihes egin zuen.

Argazkia: © Isidoro Magués / Wikimedia Commons / Public domain
Partekatu:

Bruno Villarrealen efemerideak: