Lurdes Iriondo
Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko martxoaren 27a - Urnieta, Gipuzkoa, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria eta idazlea izan zen. Euskal kantagintzaren erreferente izan zen 1965etik 1978ra bitartean. Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen hasieratik, eta senar izan zuen Xabier Lete, talde bereko kidea.