Patxi Zubizarreta
Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 25a) euskal idazle oparoa da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen, egun, bertan bizi da. Helduen Literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. Lau aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1998an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin; eta 2019an Korri, Kuru, korri! lanarekin. Horrez gain, kolaboratzaile lanak ere egin ditu hainbat hedabidetan.