GaurkoanZer?

Karra Elejalde

Efemeridearen irudia

Carlos Karra Elejalde Garaia (Gasteiz, Araba, 1960ko urriaren 10a - ) aktore eta umorista arabarra da. Lehen filma 1987an egin zuen (A los cuatro vientos). Paper nabariak egin zituen Vacas, Airbag eta La ardilla roja filmetan. 2014ean Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos ("Zortzi euskal abizen") filmean Dani Rovira, Clara Lago eta Carmen Machi aktoreekin batera antzeztu zuen. Antzerkian ere lan egin du ("La kabra tira al monte" eta "La kabra y Miss yoes"). Bi sari ditu.

Argazkia: © GuillemMedina / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Karra Elejalderen efemerideak: