Idoia Beratarbide
Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 29a) euskal herritar artista eta ilustratzailea da. 1999an Arte Ederretan Lizentziatu zen. Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu. 2013an 100tze espazioa zabaldu zuen Oiartzunen haurren sormena garatzeko helburuarekin.