GaurkoanZer?

Agustin Azkarate

Efemeridearen irudia

Agustín Azkarate Garai-olaun (Elorrio, 1953) euskal herritar arkeologoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologiako katedraduna da eta irakaskuntza-lana artearen ikerketarekin eta zenbait proiekturen zuzendaritzarekin bateratzen du. Jakiundeko kide ere bada.Zaragozako Unibertsitatean historia ikasita, EHUn lortu zuen doktoretza, eta egun katedraduna da bertan. Era berean, Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzean, Hirigune Historikoan egiten ari diren azterketa historiko-arkeologikoetan eta Aldaietako nekropolian lan egin izan du. Halaber, GATMAAko (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiari elkartutako unitatea) zuzendaria da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Arkeologia Ikerketa Taldeko (GIAA) zuzendaria ere. Azkenik, Zientzia, Teknologia eta Gizarteko Euskal Planaren barruan Ondarea Kontserbatzeko Programaren arduraduna (2005-2008) eta Gasteizko Arkitekturako Kontseilu Aholku-emaileko kidea ere bada. Arqueología de la Arquitectura aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, EHU eta CSICen artean argitaratzen dena.Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (GPAC) ikertzaile nagusia da. Ondare Zientzietako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa den Zain Fundazioa zuzentzen du 2011tik. Eta 2012az geroztik Jakiundeko kidea da,Euskal Zientzia, Arte eta Letren Akademia.Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu arte-aldizkari espezializatuetan, hala nola Arqueología de la Arquitectura, Arkeoikuska: investigación arqueológica edota Archivo Español de Arqueología. Hainbat solasaldi eta biltzarretan ere parte hartu izan du, bai era dibulgatiboan baita zientifikoan ere.

Argazkia: © Ksarasola / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Agustin Azkarateren efemerideak: