Jose Angel Ascunce
Jose Angel Ascunce Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1946-2020ko otsailaren 5) literaturako kritikaria izan zen, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua, poesia garaikidean eta Espainiako kultura garaikidean espezialista, eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea. Ehunka liburu eta artikulu argitaratu zituen. 2000. urtean Saturraran argitaletxea sortu zuen; bertan erbestearekin lotura duten hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu dira. Erbesteen inguruko ikerketan, sortu zenetik Hamaika Bide Elkartearen lehendakaria zen. Bere lanak ezinbestekoak izan dira Ernestina Champourcin, Cecilia GarcĂa Gilarte, Teodoro Olarte Saez del Castillo, Ertze Garamendi, Castor Narvarte, Eugenio Imaz edo Justo Garateren mailako idazleak berreskuratzeko. Bere lan guztiak gaztelaniaz agertu dira, eta saiakerak dira.