Aquilino Amuategi
Aquilino Amuategi Atxa (Eibar, 1877ko urtarrilaren 4a, - Eibar, 1919ko martxoaren 13a) eibartar politikari sozialista bat izan zen, XX. mendeko lehen urteetan euskal politikan leku nabarmena izan zuena, Eibarko sozialisten eta, oro har, euskal sozialisten buruetako bat izan baitzen. Armagina izan zen lanbidez, txisperua: pistolak egiten zituen bere lantegian. Lan sindikal eta politiko trinkoa egin zuen bizitza osoan. 1917ko greba iraultzailearen ondorioz erbestera jo behar izan zuelarik, bizi izandako baldintza gordinen eraginez gaixotuta, 1919an hil zen, jaioterrian.