Pablo Laso
Pablo Laso Biurrun (Gasteiz, 1967ko urriaren 13a-) saskibaloi jokalari izandakoa eta gaur egun entrenatzailea dena.
Saski Baskonian (orduko "Caja de Álava" eta "Taugrés") jokatu izan zuen hamaika denboraldiz, taldeko kapitaina, ikurra eta historia osoko jokalari onenetariko bihurtuz.
Azken urteak Real Madriden igaro zituen, 1998an erretiratuz. Espainiako selekzioarekin guztira 61 partida jokatu zuen.
2003an entrenatzaile lanei ekin zien, Jose Laso aitaren urratsei jarraituz. Gipuzkoa Basket taldea entrenatu zuen 4 urtez, eta horren ondoren ibilbide arrakastatsua egiten ari da Real Madriden.