GaurkoanZer?

Pierre Berdoy

Efemeridearen irudia

Pierre Berdoy, 1936an Biarritzen sortua, argazkilari frantses bat dugu arkitekturan, diseinuan, natura hilean eta edergintzan aditua. 1967an Niépce saria altxaturik lan egiten du frantses aldizkarietan : L’Œil (60eko urteetan), Elle (70 eta 80eko urteetan), Madame Figaro (80eko urteetan) eta oraino beste argitarapenetan 2000 garren urte ingurua arte. 1967an Niépce sariarekin, Pierre Berdoy-ek ukaiten du lehen ezagupen profesionala, argazki sail baten bidez : Gudukako zezenaren bizia deitua (La vie du taureau de combat). Aldizkaritan agertu dituen natura hilak eredugarri izan dira gero, garai hortan naturaren alde itzultzen ari zen mugimenduan. Geroago, zorroztasun grafiko handiz ateratzen ditu bereziki erretratuak eta emazte gorputzak ; gisa hortan, aldizkarien ederlan orrialdeek finkatzen dute artistaren arrakasta.

Argazkia: © Manuel Berdoy / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Pierre Berdoyen efemerideak: