GaurkoanZer?

Secundino Esnaola

Efemeridearen irudia

Secundino Esnaola Berrondo (Zumarraga, Gipuzkoa, 1878ko maiatzaren 21a - Donostia, Gipuzkoa, 1929ko urriaren 22a) abesbatza zuzendaria eta musikagilea izan zen. 1906. urtean, Donostiako Udal Musika Eskolan hasi zen irakasle lanetan. Secundino zuzendari zela, hainbat sari jaso zuen Donostiako Orfeoiak (1903-1906 bitartean). Gizaki zein artista bezala izan zuen merituaz gain, 1908an abesbatza misto bat sortzeko ‘ausardia’ izan zuen Secundino Esnaolak. Abesbatza hura gertakizun iraultzaile baten atarikoa izan zen, emakumeei Donostiako Orfeoiko ateak ireki baitzizkien.Obra nagusiak: Salve, Praisku Txomin, Euskal Saltxa, Gabon, Pello Joxepe, Canción de cuna, Neska zaarra, Dringilin dron, Artzai txirula, Rapsodia vascongada, Matxintxo eta Amak ezkondu ninduen.

Argazkia: © Ksarasola / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Secundino Esnaolaren efemerideak: