GaurkoanZer?

Kepa Errasti

Efemeridearen irudia

Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.Eskola garaian hasi zen lantzen antzerkirako zaletasuna eta gaitasuna, Iparragirre antzerki-lana izan zen lehenengoa eskolan prestatu zutena 12 urte zituela. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen. 2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari Etxegarai zuzendari zirela.Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua) eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea, genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta kolektiboa pertsonala ere bai.Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu.

Argazkia: © Xake Produkzioak / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Kepa Errastiren efemerideak: