Ariane Lopez-Huici
Ariane Lopez-Huici (Biarritz, Lapurdi, 1945eko abuztuaren 5a) argazkilari lapurtarra da, eta New York eta Paris artean bizi da.
Bere lana arrakastaz aurkeztu da nazioarteko erakundeetan, besteak beste, Valentziako Arte Modernoaren Institutoan, Espainia; Grenobleko Museoa, Frantzia; PS1-Moma, New York, AEB; Frantses Institutoa, New York, AEB. Galerietan ere bai: AC Project room, New York; Galerie Franck, Paris. Arreta kritiko handia jarri dute haren lanean arte historialari eta idazle entzutetsuek, hala nola Arthur Danto, Edmund White, Yannick Haenel, Julia Kristeva eta Carter Ratcliff-k.