GaurkoanZer?

Sabin Salaberri

Efemeridearen irudia

Sabin Salaberri Urzelai (Aramaio, Araba, 1934ko abuztuaren 20a) musikaria eta irrati esataria da. Aramaioko Ibarra auzoan jaioa, oso gaztetatik musikari lotu zitzaion. Gasteizko seminarioan ikasketak Tomás Etxabarri eta Julio Valdésekin egin eta gero, Donostian ikasi zuen Francisco Escudero maisuarekin. Azkenik, Carmelo Bernaolaren zuzendaritzapean biribildu zuen bere musika prestakuntza, Jesus Guridi Kontserbatorioan. Hor irakatsi eta zuzendari izan zen. Gainera, igandero irrati saio bat zuen, eta hainbat komunikabiderentzat lan egin du. 1996an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiaren kide izendatu zuten. Bere herriko seme kuttun ere bada, eta 2006an Gasteizko Urrezko Zeledoia saria eman zioten. Salaberriren lana beti abesbatzei lotuta egon da. Gasteizko seminarioko Schola Cantorum zuzendu zuen 1960tik 1977 arte. Geroago, Araba Abesbatza eratu zuen.

Argazkia: © Latazupe / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0
Partekatu:

Sabin Salaberriren efemerideak: