Ibon Sarasola
Ibon Sarasola Errazkin (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko uztailaren 11) euskal idazlea, hizkuntzalaria, ingeniaria eta euskaltzaina da. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide. Hiztegigintzan nabarmendu da, hark zuzenduta egin baitira, besteak beste, Euskal Hiztegi Arauemailea, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskara Ikaslearen Hiztegia eta Euskal Hiztegia. Koldo Mitxelenaren oinordekotzat jo izan da, harekin lan eginez lexikografian trebatu zelako, hark bezala euskara batuko lexikoa finkatzean eragin handia duelako eta hark bezala bere testuetan ironia darabilelako.2017an Abbadia saria jaso zuen, Ā«bereziki euskara batuariĀ» egindako ekarpenagatik.