GaurkoanZer?

Lorenzo Fernandez de Viana

Efemeridearen irudia

Lorenzo Fernandez de Viana Ugarte (Lantziego, 1866ko abuztuaren 10a - Bilbo, 1929ko abenduaren 27a) arabar eskultorea izan zen. Gasteizen jarri zen bizitzen 1883. urtean eta bertako Artes y Oficios eskolan ikasi zuen. Bere lehen garrantzizko lana Estibalizko Ama Birjina erromaniko-bizantziarraren berritzea izan zen (1897). Madrilgo eta Parisko eskoletan sakondu zuen eskulturaren artea. Beste obra askoren artean, Gasteizko katedralerako neurri handiko ezkutuak, apostoluak, santuak, martiriak (egin zituen 1910-1911).

Argazkia: © Diputación Foral de Álava / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Lorenzo Fernandez de Vianaren efemerideak: